Elorsoro kiroldegia mantenu lanetarako itxita

Abuztuaren 7tik 20ra.

Elorsoro kiroldegia itxita egongo abuztuaren 7tik 20ra, bi egun horiek barne. Beharrezko mantenu lanak egiteko erabiliko dituzte bi aste hauek. Abuztuaren 21etik aurrera irekiko ditu berriz ateak.

Giharketa gela egun batzuk gehiago egongo da itxita, abuztuaren 23a bitarte (egun hau barne), makina guztiak berritu eta lurra aldatuko baitute. 177.333,45 euro bideratu ditu Udalak ekipamendu berriak erosteko. Makina zaharrak herriko kirol klubei emango dizkie, beraien entrenamenduetarako erabiltzeko.

Beste 90 kiroldegitara joateko aukera

Oiartzungo Udala otsailean sartu zen Kirol Txartela Mugiment programan eta horri esker EAEko beste 90 herrietako kirol instalakuntzetara doan joan daitezke Elorsoroko bazkideak, bi aste hauetan ez ezik urteko gainontzeko egunetan ere. Tartean daude Errenteria, Lezo, Pasaia edo Irungo kiroldegiak.

KirolTxartela Mugiment aplikazioan edo kiroltxartela.eus helbidean kontsultatu daitezke herri eta aukera guztiak.

Udako igerilekua zabalik

Udako igerilekua irekita egongo da hilabete osoan. Abuztuko ordutegia 11:00etatik 20:00etara da.

Gehigarriak

Elorsoro kiroldegia mantenu lanetarako itxita