Emakumeari babes osoa eskaini eta mugimendu feministak gaurko antolatu duen elkarretaratzearekin bat egin du.
Oiartzungo Udalak gaitzespen gogorrena azaldu nahi du gure herrian gertatutako eraso sexistaren kontra, eta Udalaren laguntza nahiz babes osoa adierazi nahi die erasoa pairatu duen emakumeari eta bere ingurukoei. Oiartzungo Udalak dituen baliabide guztiak jarri ditu erasotutako emakumearen esku, baita bere onera etortzeko prozesuan behar izan dezakeen laguntza guztia ere.
Erasoa salatzeko, gaur (hilak 3), Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du Doneztebe plazan, 18:30ean. Oiartzungo Udalak ere bat egingo du elkarretaratze honekin eta herritarrak indarkeria sexistaren kontra aktibatu eta jarrera argia erakustera animatu nahi ditu.
Udaletxeko balkoian indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika