Oiartzunen bildu dira UEMAko udalerrietako euskara teknikariak

Elkarlana sustatu eta esperientziak trukatzeko erabili dute saioa.

UEMAko udalerrietako euskara teknikariek hiru lan-saio egin izaten dituzte urtean elkarlana sustatu, herrietan euskararen erabilera eta ezagutza sustatzeko martxan dituzten proiektuen berri eman eta esperientziak trukatzeko.

Herrialdez herrialde txandaka aldatzen da bileraren lekua eta Oiartzunen lehen aldiz elkartu dira gaur 40 euskara teknikaritik gora. Pleno aretoan egin dute bilera eta hizkuntzaren normalizaziorako pauso berrien inguruan hausnartzeko erabili dute saioa.

Gehigarriak

Oiartzunen bildu dira UEMAko udalerrietako euskara teknikariak