Inoiz baino ekintza gehiago antolatu dituzte azaroan

60 hitzordutik gora jaso dituzte kultur eta aisialdi agendan.

Etxez etxe banatzen dabil Udala herriko eragileekin elkarlanean azarorako osatutako herriko agenda. Bete-betea dator hilabetea. Inoiz baino ekintza gehiago antolatu dituzte azarorako; 60 hitzordutik gora. Oiartzun herri bizia dela bistan da.

Herriko ondarea ezagutzera emateko Ondare Jardunaldiak antolatu dituzte aurten ere. Hitzen Lihoa kultur zikloaren seigarren ekitaldia egingo dute azaroan, utopia ardatz hartuta. Auzoetako festa batzordeak ere gogor arituko dira desafioan, nor baino nor gehiago. Gurutzen egingo dute aurtengoa, hilaren 11n. Iaz lortutako lehen postua defendatu beharko dute iturrioztarrek.

Zinea, antzerkia, hitzaldiak, formakuntza saioak, kirol ekintzak… Ikusi azaroko agenda.

Gehigarriak

Inoiz baino ekintza gehiago antolatu dituzte azaroan

Fitxategiak