Lore eskaintza egin zieten Domusantu Egunean.
1936ko Gerran fusilatutako herritarrak gogoratzeko lore eskaintza egin zuten udaleko bi talde politikoek Domusantu Egunean, 36ko gerrako gudarien omenez Peña Gancheguik kanposantuan sortutako monumentuan.
Kattin Txikiko kideekin batera ekitaldian izan ziren alkatea eta udaleko zinegotziak; Joana Mendiburu, Agustin Lekuona, Garazi Urdampilleta, Oihana Irastorza eta Aiako Harria Gaztelumendi EH Bildukoak eta Janire Mitxelena eta Rafael Bergaretxe EAJkoak.
Lore-eskaintza honekin frankistek gerra garaian hildako oiartzuarrak eta hemen fusilatutako Gipuzkoako beste herrietako bizilagunak gogoratu nahi izaten ditu urtero Udalak, memoria, justizia eta erreparaziorako.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika