Lur Kortak egingo du saioa.
Datorren astelehenean (hilak 27) egingo dute haurren artean irakurzaletasuna bultzatzeko Udalak hilabetero antolatzen duen ipuin kontaketa saioa. Azaroko kontalaria Lur Korta izango da eta 4 urtetik gorako haurrentzat izango da. Ohi bezala, Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa, 17:00etan.
Lau urtetik gorako haurrentzat izango denez, gurasoek kanpoan itxaron beharko dute.
2023ko azken ipuin kontaketa izango da, Gabonetako oporrak direla eta abenduan ez baita saiorik izango.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika