Oiartzungo herriaren jarrera eta konpromisoa eskertu du.
87 urte bila ibili ondoren, abenduaren 9an Donostian egindako ekitaldian eman zioten Pepi Berasategiri bere aita Hipolitoren gorpuzkina. 1936ko azaroan Oiartzunen fusilatu zuten eta 1977etik kanposantuko Oroimenaren Frontoia hilobi monumentuan egon dira gordeta bere hezurrak. Herriko eragileen eta Udalaren ekimenez gorde eta oroitu dira urte hauetan guztietan Hipolito eta frankistek fusilatutako beste hainbat lagunen gorpuak.
Familiarekin batera, pozik eta emozionatuta bisitatu zuen astelehenean Pepik monumentua. Kattin Txikiko kideek eta udal ordezkariek azaldu zioten urte hauetan gorpuak zaindu, identifikatu eta omentzeko herrian burututako lan guztia. Aita aurkitzeko esperantza galduta zuela aitortu zuen eta bihotz-bihotzez eskertu zuen Oiartzunen egindako esfortzua. “Izugarria izan da eduki duzuen konpromisoa eta txalotzekoa da zuen jarrera. Mila esker borroka honetan bidelagun izateagatik”.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika