Primerako giroa izan da herrian urteko zitarik seinalatuenean.
Hamaika egun bikain eukitzen ttu urtiak, biño ze asteburu gutxi dozten hain betiak! Askorako eman du urteko astebururik garrantzitsuenak. Ostiral arratsaldetik igande ilunabarrera, lotsa balkoitik behera bota eta festaz gozatu nahi izan dute oiartzuarrek. Herriko auzo guztietara zabaldu dute haien magia intxixu, basandre eta sorginek.
Aurten ere marka guztiak hautsi dituzte beste behin. Ostiraletik igandera jendetza ibili da herriko plazan, zapien itzalean, suaren argitan. Larunbateko kuestazioan ere auzo guztietako elkarteak txiki gelditu ziren. 1.200 lagun ibili dira aurten zortzi auzoetan etxez etxe dantzan eta puskak biltzen.
Hiru egunez oiartzuarrekin bihurrikeriatan ibili ondoren zibilizazioaz nekatu eta Kataxulora itzuli ziren atzo. Joan aurretik azken eskaera egin zuten: “Izan zaitez natural, izan zaitez gordin. Izan zaitez intxixu, basandre eta sorgin!”. 2025ean berriz bueltan etorriko direla agindu zuten. Heldu den urteko hitzordua gorriz markatutako izango dute honezkero oiartzuarrak askok. Zain izango gaituzte. Gora Kataxulo! Gora poza!
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika