Arkaleko barrakoia inauguratuko dute otsailaren 17an

12:00etan izango da trabajadoreak omentzeko ekitaldia.

Herrian preso eta esklabu lanetan izan zituzten trabajadoreen barrakoien zati bat berreraikitzeko lanetan ibili dira azken hilabeteetan Kattin Txiki elkartea eta Oiartzungo Udala, trabajadoreak oroitu eta dagokien errekonozimendurako txokoa sortzeko.

1939an ekarri zituzten lehen trabajadoreak Oiartzunera, behartutako lanak egitera. 1942ra arte 12.500 preso inguru egon ziren herrian, 18 batailoietan banatuta. Haien esklabu lanekin eraiki ziren Oiartzungo eta eskualdeko hainbat errepide.

Milaka eta milaka herritarrek sufritutakoa ez ahazteko, trabajadoreek lo egiten zuten barrakoietako baten zati bat berreraiki dute. Bertan gertatu zena kontatzeko informazio panelak eta erakusketa ere jarri dituzte. Otsailaren 17an inauguratuko dute gunea (larunbata da), eta omenaldian parte hartzera gonbidatu dituzte oiartzuarrak. 12:00etan izango da, Arkaleko magalean.

Gehigarriak

Arkaleko barrakoia inauguratuko dute otsailaren 17an