Pello Añorgak gidatuko du otsaileko saioa.
Otsailaren 19an (astelehena da) izango da ipuinzaleen hurrengo hitzordua. 4 urtetik gorako haurrentzat izango da hilabete honetako saioa, eta Pello Añorga ibiliko da ipuin kontalari lanetan. Manuel Lekuona bibliotekan izango da, arratsaldeko 17:00etan.
Saioa atsegina izan dadin ohiko oharrak gogorarazi dituzte bibliotekako arduradunek: garaiz etorriko eta atea itxita baldin badago ez gara sartuko, saioren haria ez eteteko; saioaren aurretik edo ondoren meriendatuko dugu; adina errespetatuko dugu, kontalariak adin tarte baterako prestatzen baitu saioa; eta kasu honetan lau urtetik gorako haurrentzat izango denez, helduok ez gara gelara sartuko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika