Gunea atontzeko 19.600 euroko inbertsioa egin du Udalak.
Euskal Herria plaza ondoko aparkaleku publikoan mantenu lanak egiten aritu da Udala azken egun hauetan. Egoera kaskarrean zegoen eta espazio guztia berriz asfaltatu eta margotu dute.
19.600 euroko inbertsioa egin du gunea eraberritzeko. Atzo bukatu zituzten obrak eta dagoeneko erabilgarri dago aparkalekua.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika