Otsaileko udal osoko bilkura egingo dute asteazkenean

10 gai jorratuko dituzte.

Asteazkenean (hilak 28) egingo dute otsaileko ohiko udalbatzarra. 18:00etan pleno aretoan elkartuko dira hautetsiak, 10 puntuko gai-zerrenda hau lantzeko:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. “Martxoaren 8a, gobernantza feminista helburu” izeneko mozioaren onarpena, EHBildu udal taldeak aurkezturikoa.
  3. AROA marko estrategikoaren baitan, Oiartzunen euskararen erabilera normalizatzeko 2024-2029 aldirako IV. Plan Estrategikoa onartu eta abian jartzea.
  4. Oiartzungo udala Berdinsareako kide egitea onartzea.
  5. Haurtzaro ikastola eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren baitan mantenu gastuetarako emandako dirulaguntzaren justifikazio-kontua onartzea.
  6. Ozentzio kalea 13 eraikuntzaren fatxada eraberritu eta ITE-ak zehaztutako 3. eta 4. Mailako patologien konponketarako emandako obra baimenaren behin betiko likidazioa onartzea.
  7. Bigarren soldata gehigarria onartzea (%0,5) 2023ko urtarrilaren 1etik aurrerako eragin datarekin.
  8. Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
  9. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  10. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Otsaileko udal osoko bilkura egingo dute asteazkenean