Ipuinekin hitzordu bikoitza datorren astean

Astearte eta ostegunean kontaketak antolatu dituzte.

Ipuinzaleentzat bi zita prestatu hurrengo astean. Apirilaren 23an izango da lehenengoa (asteartea da), 4 urtetik gorako haurrentzat. Bigarren ipuin kontaketa ostegunean egingo dute (apirilak 25), 2 eta 3 urtekoentzat.

17:00etan izango dira biak, Manuel Lekuona udal bibliotekan, eta Pello Añorga ibiliko da kontalari lanetan.

Gehigarriak

Ipuinekin hitzordu bikoitza datorren astean