Okil beltza ezagutzeko aukera Arditurrin, larunbatean

Espezie berezi hau ezagutzea da helburua, haren bizimodura aditu baten eskutik gerturatuz.

Apirilaren 27an (larubata) Gipuzkoako Foru Aldundiko Aitor Lekuona Alzugaray izango da okil beltzaren inguruko hitzaldiaren eta ibilaldiaren gidaria, POCTEFA Habios proiektuaren parte hartzailea, eta beraz, gidari ezin hobea izango da. Espezie berezi honi buruzko informazio guztia Arditurri Parketxean eman ostean, ibilaldi labur bat egingo da bere jantokietaraino, aukera balego, hegaztia entzunez eta ikusiz.

Habios proiektuaren helburua da Pirinioetako mendilerroak hartzen dituen lurralde guztiekin lankidetzan aritzea, abifaunaren kontserbazioaren basoko habitaten kudeaketaren efizientzia hobetzeko.

Solasaldi eta ibilaldi honetan parte hartzeko leku mugatua dago, beraz aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da (943 49 50 69 – 688 895 068 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidean). Prezioa 4€koa da 12 urtetik beherakoentzat eta  6€koa 12 urtetik gorakoentzat. Jarduerak 10:00etan hasiko da eta 2 ordu inguru iraungo du. Prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Gehigarriak

Okil beltza ezagutzeko aukera Arditurrin, larunbatean