Bretoieraren alde, Ar Redadeg lasterketan korrika Udala eta oiartzuarrak ere

Joxe Mari Mendikute gogoan izan dute.

Maiatzaren 17an hasi zen Ar Redadeg, bretoieraren aldeko Korrika. Bederatzi egunez Bretainia zeharkatuko du lasterketa herrikoiak, lekukoa eskuz esku eta alderik alde pasaz. Pointe du Raz (Plogoff udalerrian) eta Morlaix lotuko ditu. Bihar iritsiko da edizio honetarako aukeratutako leloa Treuzkas! (Pasa ezazu!) leloa izan duen 2024ko edizioa helmugara.

Oiartzunek Karaezekin duen senidetza tarteko, harreman berezia dugu Bretainiarekin. Gure hizkuntzen defentsak ere senidetzen gaitu eta horregatik, lasterketan parte hartu dute gaur goizean Joana Mendiburu alkateak, Agustin Lekuona zinegotziak eta herriko beste eragileetako ordezkariek. 1846 eta 1847 kilometroak egin dituzte Oiartzungo Udaleko, Oiartzun-Karaez Senidetza Elkarteko, Intxixu eta Oarsoaldeko AEK-ko, eta Haurtzaro Ikastolako ordezkariek.

Joxe Mari Mendikuteri omenaldia

Karaezko udaletxean harrera egin diete oiartzuarrei eguerdian. Intxaurrondo landare bat eraman dute hemendik eta Karaezko komiteak sagarrondo bat landatu du Joxe Mari Mendikute zenaren omenez. Bi herrien arteko harremanaren bultzatzaile nagusia eta Oiartzungo Senidetza Batzordeko lehenengo presidentea izan zen Mendikute. Urte luzez egin zuen lan handia eskertu nahi izan dute Karaezko eta Oiartzungo ordezkariek.

Gehigarriak

Bretoieraren alde, Ar Redadeg lasterketan korrika Udala eta oiartzuarrak ere