Kiroldegiko igerileku handia, asteartera arte itxita

Atzo arratsalderako martxan zegoen arren, berriz hondatu da bonba.

Elorsoroko igerileku handia berriz itxi beharko dute, asteartera arte behintzat. Duela hiru egun itxi zuten, ura sartzeko erabiltzen den bonba matxuratu zelako. Atzo goizean bukatu zituzten konponketak eta arratsaldean ireki zuten igerilekua, baina gaur goizaldean berriro hondatu da sistema. Matxura dela eta, ura tenperatura galtzen joango da pixkanaka eta beraz, itxi egin beharko dute igerilekua.

Bonba konpondu eta asteartean jarriko dute berriz. Oraindik ez dakite noiz egongo den bertan bainua hartzeko moduan, uraren tenperaturak 27 gradura iritsi behar baitu eta ordu batzuk beharko baititu horretarako. Gaurko eta astelehenerako programatutako igeriketa ikastaroak bertan behera utzi dituzte eta asteartekoekin zer gertatuko den jakinaraziko dutela adierazi dute. Ekainaren 10eko astean errekuperatuko dituzte matxurarengatik egingo ez diren ikastaroak. Igerileku txikia eta termak irekita daude.

Sortutako eragozpenengatik barkamena eskatu dute kiroldegiko arduradunek.

Gehigarriak

Kiroldegiko igerileku handia, asteartera arte itxita