Txarteldegian erosi beharko dira aste honetan Landetxeko ikuskizunetarako sarrerak

Astelehen, asteazken, ostiral eta igandean irekiko dute leihatila.

Oiartzungo ekitaldi ezberdinetarako sarrerak internetez erosteko sarrera.oiartzun.eus webgunea arazoak izaten ari da azken egunetan. Gonbidapenak hartzeko garaiak ongi funtzionatzen du, baina sarrerak erosterakoan sistemak ez du erosketa burutzen uzten. Hori dela eta, akats informatikoa konpondu bitartean, Landetxeko leihatilan eskuratu beharko dira ikuskizunetarako sarrerak (doako gonbidapenak webgunetik hartzen jarraitu daiteke).

Txarteldegiaren ordutegia zabaldu dute aste honetan. Astelehen arratsaldeko ohiko ordutegiaz gain (17:30etik 19:00etara), asteazken, ostiral eta igandean ere zabalduko dute.

  • Astelehena: 17:30-19:00
  • Asteazkena: 18:30-19:45
  • Ostirala: 18:00-19:15
  • Igandea: 18:00-19:15

Gehigarriak

Txarteldegian erosi beharko dira aste honetan Landetxeko ikuskizunetarako sarrerak