Larunbatean egingo dute udako HemenGuk azoka

14 postu izango dira herriko plazan.

Ekaineko lehen egunean izango da herriko ekoizle eta artisauen lana ikusi eta erosteko hiruhileroko hitzordua. Udako HemenGuk azokan 14 postu jarriko dituzte Kontzejupean. Larunbat goizean egingo dute, 10:00etatik 13:30era, eta artisau eta ekoizle hauek hartuko dute parte:

  • ALDAKO Txakolina
  • ALLENDE Artelanak
  • ARRAZTALO Barazkiak
  • BUENA VISTA Artisautza
  • ELIKA Kooperatiba
  • GEZAMINA ELKARTEA Ogia eta sagardoa
  • KOSTA Itsas egurrak
  • KÜRTÖSKALÁCS Gozo hungariarra
  • LARREMOTX Gaztagintza
  • LEKUNGARAI Gazta
  • OLIPAROK Artisau lanak
  • PAPURRAK Ogia eta goxoak
  • PELUZAHAR Arrautzak
  • ZITUENE Pasta

Gehigarriak

Larunbatean egingo dute udako HemenGuk azoka