Kiroldegian ere euskara sustatzen jarraitzeko saioak egin dituzte

Eguneroko lanean sortzen diren egoerak kudeatzeko tresnetan trebatzea izan dute helburu.

Oiartzuarren elkargune garrantzitsua da Elorsoro. Ehundaka herritar pasatzen da egunero kiroldegitik, aisialdia eta osasuna uztartzera. Euskararen erabilera hauspotzeko espazio aproposak dira horrelako espazioak eta horregatik, helburu hau lortzeko hiru lan-saio egin dituzte bertako langileek, Ttur-tturrek eta Udalak.

Euskararentzat ezinbesteko arnasgune diren gurea bezalako herrietan, eta are gehiago instalazio publikoetan, euskararen aldeko hizkuntza politika egitearen garrantzia eta arrazoiak aztertu dituzte. Bertako langileak hizkuntza politikak duen garrantziaz jabetzeaz gain, behar denean herritarrei ere azaltzeko gaitasuna izateko trebatzea izan da helburua. Kiroldegiko langileen eguneroko lanean topatu ditzaketen egoera ezberdinak kudeatzeko tresnak edota metodologiak ere landu dituzte.

Gehigarriak

Kiroldegian ere euskara sustatzen jarraitzeko saioak egin dituzte