Zenbakirik ez duten kuboak erretiratzen hasiko dira

Atez ateko bulegoan jaso daiteke edukiontziaren kodigoa.

Hondakin organikoaren edukiontzi bakoitzak zenbaki bat izaten du, kuboa eta zintzilikarioa lotzeko. Hondakin bilketako langileek kodigo honi esker jakiten dute jaso duten ontzia hustu ondoren non utzi behar duten.

Denboraren poderioz, ontzi batzuk zenbakia agertzen den pegatina galdu dute. Numerorik gabeko kuboetan oharrak jarri dira azken hilabeteetan, kodigoaren bila Atez ateko bulegotik pasatzeko eskatuz. Asteazkenetik aurrera koderik ez duten kuboak erretiratzen hasiko dira. Udaletxean jaso daiteke edukiontzietan itsasteko zenbakia duen pegatina (ez da kuboa eraman beharrik), Doneztebe plazan dagoen Hirigintzako eraikineko harreran, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30era. Zalantzak argitzeko 900 49 11 11 telefonora deitu daiteke.

Gehigarriak

Zenbakirik ez duten kuboak erretiratzen hasiko dira