Oiartzungo 22 establezimenduk hartuko dute parte ‘Bertatik bertara’ kanpainan

Zerbitzu sektorean euskara areagotu nahi dute UEMAk eta Oiartzungo Udalak.

Bosgarren aldiz, bisitariak zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradunak eta langileak euskara aintzat hartzera gonbidatzeko kanpaina egingo dute uda honetan ere udalerri euskaldunetan. Horretarako hainbat baliabide eskainiko dituzte UEMAk eta bertako kide diren dozenaka udalek, tartean Oiartzungoak.

Bertako produktuen, paisaiaren eta gainerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu nahi dute. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta langileentzat hainbat baliabide prestatu dituzte. Oiartzungo 12 taberna eta jatetxetan mahai gainekoak erabiliko dituzte eta bisitariak hartzen dituzten 10 ostatu eta landetxetan euskaraz aritzeko oinarri-oinarrizk​o hiztegitxoak banatuko dituzte.

Hauek dira parte hartuko duten establezimenduak:

  • Landetxe taberna
  • Amazkar
  • Tolaita
  • Kabitxo
  • Tolare
  • Toki-alai
  • Pikoketa
  • Miren 
  • Gure txoko
  • Albistur
  • Kebab Oiartzun
  • Pagoa
  • Usategieta
  • Elizalde hotela
  • Peluaga
  • B&B Donostia
  • Anziola
  • Oliden kanpina
  • Olazi
  • Erretegi handi
  • Gurutze berri
  • Emieta

Gehigarriak

Oiartzungo 22 establezimenduk hartuko dute parte ‘Bertatik bertara’ kanpainan