Jai giro aparta izango dute Altzibarren asteburuan

Ostegunean ekingo diote auzoko hitzordurik seinalatuenari.

Dena prest du Altzibarko Festa Batzordeak auzoko zita nagusirako. Ekaineko azken egunetarako egitarau oparoa antolatzen dute, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Joan den larunbatean eta igandean hasi zituzten beroketa lanak, truk txapelketa eta sanjoan suarekin. Euriak ez zituen altzibartarrak kikildu eta jendetza bildu zen lehen bi hitzorduetan.

Ostegunean piztuko dute festei hasiera ofiziala emateko traka, eta igandera bitarte ez dute atsedenik hartzeko tarterik izango, dozenaka ekintza prestatu baitituzte. Auzoan hain errotuta dauden tortilla jatea eta danborradaz gain, berrikuntzak ere gehitu dituzte aurtengo egitarauan. Larunbat goizean munduko dantzen erakustaldia egingo dute Abarka Elkartearekin elkarlanean eta gauean marea arrosarekin koloreztatuko dute auzoa. Igande eguerdian paella jatea egingo dute estreinakoz eta aurretik bermujazz, musikaz girotutako poteoa eta bermut dastaketa.

Ikusi hemen egitaraua.

Osteguna (ekainak 27)

  • 18:30ean: Festei hasiera emateko suziria eta traka.
  • 18:30etik 20:30era: Pintxo-potea.

Ostirala (ekainak 28)

  • 18:00etan: Buruhandiak txistularien laguntzaz, auzoko kaleetan zehar.
  • 20:00etan: Elkarretaratzea dultzaineroen laguntzaz.
  • 20:30ean: Herri afari-merienda plazan.
    • Tortilla jatea.
    • Sardina jatea (dohainik, dagoena bukatu arte!).
  • Afarian zehar mariskada eder baten eta beste sari askoren zozketa egingo da.
  • 23:00etan: Kontzertuak, auzoko plazan.
    • The Iiingles.
    • Mala ruina.
  • 23:30 Etxeko DJak Gaztelekuko txosnan. Antolatzailea: Agerrealde Kultur Elkartea.
    • David Peña
    • Piro-K (AKE techno Militia)
    • Urtzi_KL (AKE techno Militia)

Larunbata (ekainak 29)

  • 10:00etan: Altzibarko XIII. haur eta gaztetxoen duatloia. 2 urtetik 14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Bizikleta eta kaskoa (derrigorrezkoa) norberak ekarri beharko ditu. Parte hartu nahi dutenek 10:00etan Altzibarko plazan egon beharko dute.
  • 11:00etatik 13:00etara: Munduko dantzen erakustaldia Altzibarko plazan, Abarka Elkartearen eskutik.
  • 11:30ean: Erraldoi txikien kale-buelta.
  • 13:00etan: Toka txapelketa helduentzat eta bote txapelketa, haurrentzat plazan.
  • 14:00etan: Jubilatuen bazkaria, Bazkun Zahar Berri elkartean.
  • 16:30ean: 3X3 txapelketa Gaztelekuan, Antolatzailea: Agerrealde Kultur Elkartea.
  • 17:30ean: Danborreroen poteoa plazan, txaranga eta buruhandiekin.
  • 19:00etan: Altzibarko haurren eta helduen danborrada, Olaldetik hasita.
  • Danborrada bukatzean, afaltzeko aukera izango da plazan.
  • 22:30ean: Bingo musikatua.
  • 23:00etan: Kontzertuak Gaztelekuko txosnan. Antolatzailea: Agerrealde Kultur Elkartea.
    • Northeko
    • AKE techno Militia
  • 00:00etan: DJ Mitx eta Marea Arrosa auzoan. Arrosa kolorez jantzita/mozorrotuta etorri!

Igandea (ekainak 30)

  • 09:00etan: Diana.
  • 10:30etik aurrera, goiz eta arratsaldez, herriko artisauen azoka plazan.
  • 12:00etan: Bermujazz, Pepermin taldearekin animaturik.
  • 12:00etan: Gaztetxoen II. Bizkotxo Txapelketa (norberak etxean egina).
  • 14:00etatik aurrera: Paella bazkaltzeko aukera plazan.
  • 17:00etan: Dantza familian plazan, Ixiar Oriarekin.
  • 18:00etan: Haur jolasak eta txokolatada, plazan.
  • Ondoren (19:30 aldera): Apar festa, Olalden.
  • 20:00etan: Afaltzeko aukera plazan.
  • 21:30ean: Mikrofono irekia, animatzen denarentzat.
  • 22:00etan: Festekin bukatzeko suzko zezena.