Oiartzungo turismo bulegoa, udararako prest

Astelehenetik aurrera egunero irekiko dute, irailaren 1a arte.

Oiartzungo turismo bulegoa prest dago uztaila eta abuztuan oiartzuarrei eta gure herria bisitatzera datozenei harrera egiteko. Astelehenean irekiko dute Arizmendienea etxe-museoan, eta irailaren 1a bitarte egunero egongo da zabalik, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era.

Uda sasoian herriko ondarea ezagutzeko ohiko bisitak ere indartuko dituzte. Arizmendienea etxe museokoak ostiral, larunbat eta igandetan egingo dituzte. ostiraletan 11:00etan euskaraz, gazteleraz edo frantsesez, eta larunbat eta igandetan 10:00etan eta 12:00etan euskaraz eta 11:00etan eta 13:00etan gazteleraz. Done Eztebe elizakoak asteazken eta larunbatetan izango dira, 10:00etan, euskaraz. Bisita gidatu hauek aurretik erreserbatu beharko dira, turismo bulegoan bertan, telefonoz (943 508 913) edo emailez (turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus).

Gehigarriak

Oiartzungo turismo bulegoa, udararako prest