Badator 2024ko Arditurri Eguna

Igandean ospatuko dute meategiaren egun berezia.

Ba al da oraindik, kaskoa jantzi, lurraren erraietara jaitsi eta garai batean ilunpean Arditurrin lan egiten zuten meatzariek sentitzen zutena bizi izan ez duenik? Hori eta beste hainbat jarduera egiteko aukera paregabea izango da igande honetan, uztailak 14.

Herriko eragile ezberdinekin elkarlanean antolatu dituzte ekintzak. Doakoak izango dira denak.

10:30etik 14:00etara meategira bisita gidatuak egingo dituzte. Bisita hauetaz gain, 11:00etan, 11:45ean eta 12:30ean Arditurri-3 erromatar garaiko meatze-galeria ezagutzeko aukera ere eskainiko dute (14 urtetik gorakoentzat izango dira hauek).

11:00etatik 13:00etara fosilen tailerra izango da Luberriren eskutik. 11:30ean Alaiart-ekin batera Arditurriko murala sortu dutenei eskertza egingo diete eta 12:00etan mineralen bilera irteera gidatua izango da.

Gainera, goizean zehar jolasak eta tailerrak izango dira Abaraxka ludotekaren eskutik eta jan-edana ere ez da faltako.

Bisita gidatuetarako eta mineralen bila irteera gidatuko sarrerak egunean bertan hartu beharko dira. Parketxera oinez edo bizikletan gerturatzera animatu dituzte bisitariak, Bide Berdetik barrena. Bizikletak uzteko lekua egokituko dute horretarako antolatzaileek.

943495069 eta 688895068 telefonoetan edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidean eskatu daiteke informazio gehiago.

Gehigarriak

Badator 2024ko Arditurri Eguna