Udan entzuteko ia 400 abesti proposatu dituzte

107 gaztek eman dute botoa.

Osatu dute udan zehar eta xanistebanetan zehar entzuteko abestien playlist-a. 10 eta 25 urte bitarteko 107 gaztek hartu dute parte Elizalde Institutuko Ttiriki-ttauki eta Haurtzaro Ikastolako Eskuttun euskara elkarteek, Udalarekin elkarlanean martxan jarritako ekimenean.

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 10 abesti proposatzeko aukera izan du, horietako zortzi, gutxienez, euskaraz. Zerrenda luzea eta aberatsa osatu dute, 104 talde edo bakarlariren 397 kanta ezberdin proposatu batira. Guztiekin, Spotify plataformako ‘Oiartzun musika euskaraz’ kontuan 2 zerrenda egin dituzte: “Udako musika EGUNEZ 2024” eta “Udako musika GAUEZ 2024”. Xanisteban festetako barraketan entzungo den musika izango da.

Zilibito Records-en Malibu, boto gehien jaso dituen abestia

Zilibito Records talde oiartzuarraren abesti bat izan da botoetan garaile. Hauek izan dira euskarazko bost kanta eta talde aipatuenak:

Kantak:

  1. Malibu (Zilibito Records), 24 bozka
  2. Zure atzetik (Malakias), 22 bozka
  3. Ez gara betirako (Xsakara), 21 bozka
  4. Porru patata (Gozategi), 15 bozka
  5. Berriz (Zizibito Records), 14 bozka  

Taldeak:

  1. ETS, 78 bozka eta 24 abesti ezberdin
  2. Zilibito Records, 55 bozka eta 12 abesti ezberdin
  3. Zetak, 53 bozka eta 11 abesti ezberdin
  4. Bulego, 43 bozka eta 13 abesti ezberdin
  5. Malakias, 38 bozka eta 7  abesti ezberdin

Sari banaketa, abuztuaren 2an

Parte-hartzaile guztien artean 3 bozgorailu eramangarri eta barraketarako 3 fitxa sorta zozketatu dituzte gaur, Oiartzun Irratian egin duten elkarrizketan. Hauek izan dira sarituak:

  • Intza Mitxelena Mendizabal (bozgorailua)
  • Irati Zabalo Aranburu (bozgorailua)
  • Ehari Iturri Prieto (bozgorailua)
  • Unax Otaegi Sarasola (barraketarako fitxa sorta)
  • Irati Muñoz (barraketarako fitxa sorta)
  • Malen Bergaretxe Lizaso (barraketarako fitxa sorta)

Sari banaketa abuztuaren 2an egingo dute, arratsaldeko 16:30ean barraketan, Beheko plazako labaderoaren ondoan.

Gehigarriak

Udan entzuteko ia 400 abesti proposatu dituzte