Bi astez itxiko dute Elorsoro kiroldegia

Mantenu lanak egingo dituzte abuztuaren 5etik 18ra.

Beharrezko konponketa eta berritze lanak egiteko, Elorsoro kiroldegia bi astez itxiko dute, abuztuaren 5etik 18ra (biak barne). Abuztuak 3an ere (Xanisteban eguna) itxita egongo da. Erabilera gutxien duen egunetan egingo dute geldialdia eta hilaren 19an irekiko ditu berriz ateak.

Tarte honetan, KirolTxartela Mugiment sareari esker, Elorsoroko bazkideek inguruko herrietako beste hainbat kirol instalazio doan erabili ditzaketela gogorarazi dute, tartean Errenteria, Lezo, Pasaia edo Irungoak. KirolTxartela Mugiment aplikazioan edo kiroltxartela.eus webgunean kontsultatu daitezke herri eta zerbitzu guztiak.

Udako igerilekua irekita egongo da abuztuan (hilaren 3an izan ezik), 11:00etatik 20:00etara.

Gehigarriak

Bi astez itxiko dute Elorsoro kiroldegia