Bi bidaia gehiago egingo ditu, 6:00etan eta 7:00etan.
Oiartzungo Udalaren eskaerari erantzunez, Oiartzun, Errenteria eta Donostia lotzen dituen E72 gaueko autobus zerbitzua indartuko du Ekialdebusek gaur. Larunbat gauetan egiten dituen ohiko bidaiez gain, bi itzuli gehiago egingo ditu, goizeko 6:00etan eta 7:00etan (Manuel Lekuona bibliotekako geltokitik).
Gauean herrira festara datozenek bueltarako aukera zabala izango dute beraz. Ordu hauetan aterako da E72 autobusa Oiartzundik Donostiara: 23:30, 00:30, 01:30, 02:30, 03:30, 04:30, 05:30, 6:00 eta 7:00.
Gaua luzatu nahi dutenek, 8:05etik aurrera izango dute igandetako ohiko E2 zerbitzua erabiltzeko aukera.
Gaueko Xorrola ere, orduro
Xorrolak ere orduro Oiartzungo zortzi auzoak lotuko dituela gogorarazi du Udalak, 00:00etatik 6:00etara. Euskotreneko geltokia hartzera joateko ere erabili daiteke aukera hau.
Igande goizean, trafiko mozketak
Igande goizean 76. Xanisteban txirrindulari saria ospatuko da. Oiartzungo errepideetan ibiliko dira txirrindulariak, eta 10:00etatik aurrera trafikoan zenbait mozketa egongo direla iragarri dute.
Autobus zerbitzuan ere eragina izango du: 10:05etik 13:35era bitarte ez da autobusik aterako Oiartzundik. Tarte horretan Donostiatik datozen autobusak Lantzabalen egingo dute azken geltokia (ez dira herriraino sartuko).
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika