865 biyurrik alaitu zituzten herriko txokoak

Ikusi abuztuak 5eko argazkiak.

Berde kolorea nagusitu zen atzo Oiartzunen, Gazte Egunean. Ia 900 biyurrik primerako giroa jarri zuten bazkari, poteo eta jolasetan. Egun konpletoa antolatu zuten. Ikusi hemen abuztuak 5eko argazkiak.

Haurrek hartuko dute gaur erreleboa. Arkume jatean ere ehundaka lagun elkartuko dira, festen azken txanpaz gozatzera. Hemen abuztuak 6ko egitaraua:

  • Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
  • Goizeko 10:30ean: Xanistebanetako HAURREN ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.
  • Goizeko 11:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen KALE-BUELTAK, Done Eztebe plazan hasita. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
  • Goizeko 11:00etan: ELIZALDEKO DANTZA TALDEAREN EMANALDIA, txosnagunean. Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
  • Goizeko 11:30ean: Herriko gazteen BERTSO SAIOA, txoznagunean. (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea
  • Eguerdiko 12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
  • Eguerdiko 14:30ean: ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.
  • Arratsaldeko 16:00-20:00: HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA Landetxe Plazan.  Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 16:00etan: Xanistebanetako 27. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Oiarpe KE.
  • Arratsaldeko 18:00etan: AITOR TXIKI I. ARETO FUTBOLEKO GAZTETXOEN TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Aitor Txiki Futbito Elkartea.
  • Arratsaldeko 18:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Landetxe plazan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
  • Arratsaldeko 19:00etan: AITOR TXIKI XV. ARETO FUTBOLEKO TXAPELKETAren finalak, Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Aitor Txiki Futbito Elkartea.
  • Arratsaldeko 19:00etan: AFRIKA BIG BANG KONTZERTUA txosnagunean. Antolatzailea: Oiartzungo Feministen Asanblada.
  • Gaueko 23:00etan: Musika Jaialdia, Txosnagunean, SUSTRAI SISTERS. Antolatzaileak: Musika Batzordea.
  • Gaueko 23:00etan: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
  • Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: PURO RELAJO. Antolatzaileak: Musika Batzordea.