Gaur ere atseden hartu, eta bihar Karrikara!

Ostiralean hasiko dituzte auzoko festak. 5 eguneko egitaraua prestatu dute.

Xanistebanetako ajea gainetik kentzeko tarte gutxi izango da aurten, bihar (ostirala) hasiko baitira Karrikako festak. Bost egunetarako hamarnaka ekintza antolatu ditu Artaso Elkarteak.

Abuztuak 9, ostirala:

  • 19:00etan: Txupinazoa. Ondoren kalejira ERRALDOI TXIKIen konpartsarekin.
  • 19:30ean: ELKARRETARATZEA Oidultz dultzaina taldeak alaituta. Gero, auzoko POTEOA.

Abuztuak 10, larunbata:

  • 09:00etan: XIV. BTT lagun irteera. Oharra: Izen ematea 08:15ean irekiko dute.
  • 10:00etan: Goiz erestia Oidultz taldearekin.
  • 10:30ean: Haurrentzako GINKANA bizikletarekin, OTXEren eskutik.
  • 18:00etatik 19:30etara: SAGARDO PROBAKETA eta III. PATATA TORTILLA lehiaketa. Etxetik egina eraman behar da tortilla.
  • 19:00etan: HERRI KIROLAK.
    • Amalur Arbelaitz.
    • Jon Begoetxea.
    • Araitz Elgeta.
    • Oinatz Elgeta.
    • Xabier Zaldua.
    • Ane Zapirain.
  • Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera.

Abuztuak 11, igandea:

  • 10:00etan: Goiz erestia, auzoko Intza, Irantzu eta Ametsekin.
  • 10:30ean: Karrikako IV. HAUR KROSA.
  • 11:00etan: HAUR JOLASAK.
  • 13:00etan: TOKA TXAPELKETA.
  • 14:00etan: AUZOKO BAZKARIA.
  • 17:00etan: Herriko ARTISAUEN AZOKA.
  • 17:30ean: Haurrentzako II. BIZKOTXO LEHIAKETA eta TXOKOLATADA (bizkotxoa etxetik egina ekarri).
  • 18:30ean: ZALDI PROBA. Imanol Fagollaga eta Mixiyua.
  • Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera eta OTAR EDER BATEN ZOZKETA.

Abuztuak 14, asteazkena:

  • 22:00etan: XXXV. TRUK TXAPELKETA.

Abuztuak 15, osteguna:

  • 10:00etan: GOIZ ERESTIA Lartaungo txistulariekin.
  • 10:30ean: MEZA.
  • 11:30ean: HAURTZARO DANTZA TALDEA.
  • 12:30ean: PILOTA PARTIDAK.
    • Xuban Zapirain-Aitor Etxeberria vs Aitzol Galardi-Unai Zelarain.
    • Xabat Olaiz-Manex Olaiz vs Oier Zabaleta-Axel Lasa.
  • 17:45ean: IDI DEMA.
    • Matxain.
    • Patxi Intziñarte.
    • Telleria.
  • Afalorduan, plater konbinatuak jateko aukera eta OTAR EDER BATEN ZOZKETA.
  • 23:00etan: SU ARTIFIZIALAK eta SUZKO ZEZENA jaiei bukaera emateko.

Gehigarriak

Gaur ere atseden hartu, eta bihar Karrikara!