Bilboko hilketa matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak

Herriko mugimendu feministak biharko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du.

Euskal Herrian izandako azken hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak. Atzo gauean gizonezko batek 31 urteko bere bikotekidea erail zuen Bilboko Santutxu auzoan. 2003tik Euskal Herrian hil duten 122. emakumea da, 2024ko hirugarrena.

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzetsi eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Elkarretaratzea, bihar

Erailketa matxista salatzeko Oiartzungo Feministen Asanbladak bihar (irailak 13) egingo duen elkarretaratzearekin bat egin du Udalak. Done Eztebe plazan izango da, 18:30ean, eta herritarrak ere gonbidatu ditu euren gaitzespena adieraztera.

Indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago udaletxeko balkoian.

Gehigarriak

Bilboko hilketa matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak