12 gai landuko dituzte ikasturteko lehen udalbatzarrean

Irailaren 25ean izango da, 18:00etan.

Irailari dagokion ohiko udal osoko bilkura egingo dute datorren asteazkenean, hilak 25. 18:00etan elkartuko dira hautetsiak pleno aretoan, 12 puntu hauek jorratzeko:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. 2025erako Zerga Ordenantzen aldaketa
  3. Oiartzungo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko plana, VII. Plangintzaldiari dagokiona, 2023-2027 eperako.
  4. Oiartzungo Klima eta Energia Jasangarriaren Tokiko Planaren hasierako onarpena.
  5. Oiartzungo Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta Udako igerilekua udal instalazioen zerbitzu kontratuaren lehenengo luzapena.
  6. ERG-1D hirigintza antolamendu azpieremuaren xehetasun azterketaren behin betiko onarpena.
  7. LIN-8 H.I.A. Arkotz eremuko Hiri Antolaketara Plan Bereziaren behin betiko onarpena.
  8. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oiartzungo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, udalak berezkoak dituen zuzenbide publikoko sarrerak bide exekutiboan biltzeko.
  9. Gurutze auzoko Andrearriaga herri bidea berreskuratzeko tramitaturiko espedienteari amaiera ematea.
  10. Zinegotzi baten liberazioa onartzea beste baten baimenek dirauen bitartean.
  11. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  12. Eskari-galderak.

Gehigarriak

12 gai landuko dituzte ikasturteko lehen udalbatzarrean