Iruñeko hilketa matxista salatu du Udalak

Oiartzungo mugimendu feministak biharko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du.

Euskal Herriko azken hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak. Atzo goizaldean gizonezko batek 20 urteko emakume bat hil zuen Iruñean, Arrotxapea auzoan.

Hilketa matxista gogor gaitzetsi du Oiartzungo Udalak eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Elkarretaratzea, bihar

Erailketa matxista salatzeko Oiartzungo Feministen Asanbladak bihar (ostirala) egingo duen elkarretaratzearekin bat egin du Udalak. Done Eztebe plazan izango da, 18:30ean, eta protestarekin bat egitera gonbidatu ditu herritarrak.

Indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago udaletxeko balkoian.

Gehigarriak

Iruñeko hilketa matxista salatu du Udalak