Bihar izango da lehenengoa, eta urriaren 25ean bigarrena.
Hilero-hilero ipuin kontaketak antolatzen ditu Manuel Lekuona udal bibliotekak, txiki-txikitatik haurren irakurzaletasuna sustatzeko. Bi saio antolatu dituzte urrirako. Bihar (hilak 15) izango da lehena, 2-3 urteko haurrei zuzendua. Bigarren zita urriaren 25ean jarri dute, 4 urtetik gorakoentzat.
17:00etan izango dira, bibliotekan bertan, eta Lur Korta arituko da kontalari lanetan.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika