Ordu erdi aurreratu dute LH 4, 5 eta 6ko ikasleentzat antolatutako saioa.
Antton Kazabon Amigorenak Artikutzako trenaren inguruan idatzitako ‘Burnizko Potoa’ komikia izango dute hizketagai astelehenean, Haurren Irakurketa Taldean. Saioa 18:30ean egitea aurreikusi bazuten ere, ordu erdi lehenago hastea erabaki dute (18:00etan), 19:00etan Palestinar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzera joateko aukera emateko.
LH 4, 5 eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta dago irakurketa saio berezia. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika