Lore-eskaintza egin diete EH Bilduko eta EAJ-PNVko ordezkariek.
1936ko Gerran frankistek erail zituzten oiartzuarrak eta hemen fusilatutako Gipuzkoako beste herrietako bizilagunak gogoan izan dituzte Domusantu Egunean. Kattin Txikiko kideekin eta hainbat herritarrekin batera, lore-eskaintza egin dute Oiartzungo Udaleko EH Bilduko eta EAJ-PNVko hautetsiek.
Ehundik gora lagun hil zituzten herrian. Asko, kanposantuko hormaren kontra fusilatuta. Euskal Herriaren askatasunaren alde hildakoak omentzeko Peña Ganchegui arkitektoak eraikitako Oroimenerako frontoia hilobi monumentuan egin dute ekitaldia, memoria, justizia eta erreparazioa eskatzeko.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika