Zazpi gai azaroko udalbatzarrerako

Asteazkenean egingo dute, 18:00etan.

2025eko udal aurrekontua onartzeko udal osoko bilkura egingo dute datorren asteazkenean, azaroak 17. 18:00etatik aurrera izango da, pleno aretoan. Beste sei gai ere jorratuko dituzte azaroko ohiko udalbatzarrean. Hemen gai-zerrenda:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. 2025eko Aurrekontu Orokorra hasieraz onartzea.
  3. Oiartzungo Udalaren 2024. urterako araugintza-plana onartzea.
  4. Luberri Fundazioko Patronatuan udal ordezkari berriak izendatzea.
  5. 2023-2027 epeko Oiartzungo Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean (VII. Plangintzaldia) akats zuzenketa onartzea.
  6. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  7. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Zazpi gai azaroko udalbatzarrerako