Prosa eta Poesia Lehiaketako sariak banatu dituzte

Joan den astean egin zuten XXXVII. edizioko sari banaketa ekitaldia.

Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egin zuten joan den astean Landetxe Kultur Aretoan.

Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak eman zion hasiera XXXVII. edizioko ekitaldiari. Literaturak barruan ditugun min eta pozak azaleratzeko bidea ematen duela nabarmendu zuen. “Sentitzen dugun horrek gainezka egiten digunean, nonbaitetik atera beharra du, barnean ditugun indarrak askatzeko baliabideak beharrezko ditugu, izan marrazkiak, izan musika, izan literatura. Idaztea gauza handia da, funtzio ugari dituena: sentimenduak elkarbanatzea, mundua aldatzea, kontzientziak piztea, testigantza bat jasotzea. Gaurkoan entzungo ditugun ipuin zein olerkiek balio bezate gure min zein pozak azaleratzeko, abentura zein istorio harrigarriak bizitzeko”.

Aurtengo irabazleak beraien ipuin eta olerkien zatiak irakurtzera igo ziren oholtzara, Udane Ansa ilustratzaileak istorio horiek marrazki bihurtu zituen bitartean. Parte-hartzaile denei eskerrak eman eta idazten eta sortzen jarraitzera animatu zituen Gaztelumendik. “Asmatu eta sortu ditzagun ingurukoekin partekatzeko mundu berriak, mingarri bezain sendagarriak direnak”.

Hauek izan ziren sarituak, sailez sail:

PROSA:

  • LH 3
    • Saria: Ekhi Manterola Salaberria, Koaderno magikoa
    • Saria: Mikele Garai Mendiburu, Maddiren abentura
    • Aipamen berezia: Laida Lertxundi Herce, Izar eta bere pultserak
  • LH4
    • Saria: Izai Nazabal Olasagasti, Opor tristeak
    • Saria: Ainhoa Ibarguren Zuñiga, Naizen bezalakoa naiz
    • Aipamen berezia: Laia Mujika Campesino, Egun batean
  • LH 5-6
    • Saria: Uma Irastorza Mui, Esnea!
    • Saria: Elaia Lasa Gelbentzu, Nerea eta liburu galdua
  • DBH 1-2
    • Saria: Lola Ramos Martinez, Betirako
    • Saria: June Macazaga Garate, Beti egongo zara nirekin
    • Aipamen berezia: Udane Bereau Cortajarena, Dena ez da txarra
  • DBH 3-4
    • Saria: Kattalin Arabolaza Palomo, Zauriak ez dira itxi
    • Saria: Lorea Arruabarrena Destribats, Orain zer?         
    • Aipamen berezia: Ihintza Zabaleta Ibarra, "Pi-pi-pi"
  • 16-18:
    • Saria: Manex Elgeta Tolosa, Muga guztien gainetik
    • Saria: Ilargi Ziaurritz Olaziregi, Sentitzen dut

 

POESIA:

  • LH 5-6
    • Saria: Maite Ibarguren Zuñiga, Martxoaren indar morea
    • Saria: Jakes Etxebeste Salaberria, Buruko azkura
    • Aipamen berezia: Unax Arrastua Pagadizabal, Azken bidaia
  • DBH 1-2
    • Saria: Aitor Agirre Gonzalez, Amildegia
    • Saria: Olivia Igea Martin, Galduta
  • DBH 3-4
    • Saria: Maddi Garmendia Irastorza, Etxerako bidea
    • Saria: Martí Casanova Manera, Ni
    • Aipamen berezia: Iraia Gaztelumendi Olaskoaga, Neguaren hasiera
  • 16-18 urte
    • Saria: Malen Etxebeste Lekuona, Nora joan
    • Saria: Auritz Jauregi Irastorza, Zilarrezko argia. Zu.