Energia berriztagarriarekin hornituko ditu. 127.000 €ko inbertsioa egin du trantsizio ekologikoan pauso berria emateko.
Jasangarriagoak izango dira aurrerantzean Oiartzungo Udalaren ibilgailuak ere. Zerbitzu ezberdinetarako bi moko, auto bat, hiru furgoneta eta hondakinak jasotzeko kamio txiki bat erosi ditu, elektrikoak denak. 127.000 euroko inbertsioa egin du, eta erregai fosilen erabilera murriztu eta udal-zerbitzuek sortzen duten karbono-aztarna gutxitu nahi du horrela.
Iaz onartu zuen Udalak lehen herri jasangarriagoa izateko Klima eta Energia Plana. 2030erako berotegi efektuko gas isurketak %40 murriztu eta hondakin kopurua %15 jaistea lortu nahi du. Klima-aldaketa arintzen laguntzeaz gain, energia trantsizioan eredugarri izan nahi du Udalak. Horretarako aurreikusi dituen 64 ekintzetako bat da zahartzen doazen udal ibilgailuak elektriko eta hibridoekin ordezkatzen joatea.
Hornikuntza, energia fotovoltaikoarekin
Eredu jasangarriagorako trantsizioa ez da ibilgailuak aldatzera mugatzen. Udalak sistema integrala jarri du martxan, ibilgailu hauek kargatzeko erabiltzen den energia berriztagarria erabiltzeko. Hala, Arrietako ur deposituan jarri zituen eguzki plakek sortzen duten energiarekin eta beste instalakuntza berriztagarrietakoekin elikatzen dira ibilgailu hauek.
Erregai fosilen erabilera murrizteaz gain, neurri hauekin administrazio publikoek klima-aldaketaren aurkako borrokan eta teknologia garbien sustapenean “funtsezko rola” dutela adierazi du Agustin Lekuona Hirigintza zinegotziak. "Guztiontzako etorkizun berde eta osasuntsuago bat eraikitzeko konpromisoa dugu”. Nabarmendu du ibilgailu elektriko hauek erostea ez dela soilik teknologian egindako inbertsioa. “Gure herriaren eta lurraren ongizatean egindako apustua da. Erantzukizunaren eta lidergoaren adibide izan nahi dugu trantsizio energetikoan".
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika