Otsaila, proposamen denei tokia egiteko laburregia

Intxixu, basandre eta sorginek herriko txoko denak astinduko dituzte.

Urte bete ondoren, nabari da berriz ere intxixu, basandre eta sorginekin elkartzeko unea gertu dela. Auzo denak ari dira pixkanaka otsailaren 22ko kuestazioa prestatzen, eta laster hasiko dira oiartzuarrak euren balkoiak eta auzoak kolorez apaintzen. Otsailaren 21ean jaitsiko dira Kataxulotik, eta hiru egunez herri osoan barrena festan eta bihurrikerietan ibilita, 23an egingo dute kobazulora buelta. Ihoteak prestatzeko hainbat ekintza ere antolatu dituzte otsailean: zakuak josteko tailerra, dantza entseguak…

Urteko astebururik berezienaz gain, beste dozenaka deialdi ere egongo dira otsailean. Kontxa Murgia omenduko dute ostiral eta larunbat honetan. Daniel Castelao Galiziako abertzaletasunaren bultzatzaile izan zenaren ama oroitu eta Euskal Herria eta Galizia modu berezian lotuko dituzte. Gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia, txangoak, mendi bueltak, aurresku txapelketa, kontzertuak, antzerkiak eta beste hainbat ekintza gehitu dituzte otsaileko aisialdirako proposamenen zerrendan. Ikusi hemen denak.

Gehigarriak

Otsaila, proposamen denei tokia egiteko laburregia

Fitxategiak