Oiartzungo udalekuak 2025

Informazio bilera egingo dute otsailaren 25ean, Pleno Aretoan.

Datorren asteartean, Oiartzungo udalekuei buruzko bilera informatiboa eskainiko du Udalak Pleno Aretoan, 17:15ean. Aurten, izen-ematea martxoaren 3tik 13ra bitartean izango da, eta 360 plaza eskainiko dira uztaileko hamabostaldi bakoitzean. Plaza horiez gain, Udalak 40 gordeko ditu beste zerbitzuetatik eratorritako beharrei erantzuteko.

Izena emateko prozesuan aldaketa batzuk egongo dira aurten, eta berrikuntza horiek azalduko dituzte astearteko saioan. Besteak beste, izen-ematea hamabostaldika egingo da (aukera egongo da bi hamabostalditan apuntatzeko) eta plazak beteko balira, martxoaren 26an zozketa egingo litzateke. Iaz bezala, Gazte Oiartzun blogaren bidez apuntatu beharko da (www.gazteoiartzun.net). Asteartean emango dituzte xehetasun denak.

Gehigarriak

Oiartzungo udalekuak 2025