Herriko txoko guztiak astintzeko prest daude Intxixu, Basandre eta Sorginak.
Heldu dila, heldu dila! Ordu batzuk besterik ez dira gelditzen Intxixu eta Basandreek Kataxulo utzi eta herrira bidea hartzeko. Aiako Harritik jaitsi, plazan sorginekin elkartu eta herriko txoko guztietara zabalduko dute festa hiru egunez.
Arratsaldean iritsiko dira, baina dagoeneko nabari da ihote giroa herrian. Goiz osoan zehar ikastetxeetan festa izango da nagusi. Arratsaldean, beheko plazan elkartu eta Doneztebera bidea hartuko dute haurrek ihoteei dei egiteko burrunbarekin. 19:30ean iritsiko dira Intxixu, Basandre eta Sorginak plazara, eta aurretik ere giro aparta izango da txokolatada eta dantzekin. Zakuz jantzita joateko eskatu du Ihote Taldeak.
Auzoz auzo kuestazioa izango da bihar, 9:30etik aurrera. Aurten ere marka denak hautsiko dituztela aurreikusi dute, inoiz baino jende gehiagok eman baitu izena bildutako puskekin antolatu dituzten bazkarietan. Bapo bazkaldu ondoren, 18:00etatik aurrera elkartuko dira denak Doneztebe plazako Kataxulon eta Ihote Berbeneroak alaituko du ilunabarra.
Igandean 9:00etan txistularien diana izango da. 11:00etan karroxa eta kalejira Elizalde auzoan. Aurtengoan aldaketa batzuk izango dira ibilbidean, Ane Santesteban Txirrindulari Saria herritik igaroko baita hainbat alditan. Tarte batzuetan zenbait errepide trafikora moztuko dituztenez, kalejira ere egokitu egingo dute. 12:00etarako iritsiko dira plazara.
Arratsaldean 19:00etan agurtuko dituzte datorren urtera arte Intxixu, Basandre eta Sorginak. Asteburu osoa herrian barrena ibili ondoren, Kataxulora itzuliko dira.
EGITARAUA:
OTSAILAK 21, OSTIRALA
OTSAILAK 22, LARUNBATA
OTSAILAK 23, IGANDEA
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika