Otsaileko udalbatzarra egingo dute bihar

18:00etan izango da, Udaletxeko Areto Nagusian.

Udalak otsaileko ohiko udal osoko bilkura egingo du bihar, hilak 26, udaletxeko Areto Nagusian. Udalbatzarrean hainbat gai landuko dira; besteak beste, dirulaguntzen zuriketak, energia Bulegoaren buruzko hitzarmena eta udal inbentarioaren eguneraketa.

18:00etan izango da plenoa eta 9 puntuko gai-zerrenda izango dute:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Haurtzaro ikastolak 2024. urtean jasotako dirulaguntzaren zuriketa.
  3. Oarsoaldea SAren eta Oiartzungo Udalaren arteko Eskualdeko Energia Bulegoaren zerbitzua Oiartzunen eskaintzeari buruzko hitzarmena.
  4. 2024 urteko udal inbentarioaren aldaketak eta eguneraketa. Akats zuzenketa.
  5. 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren 1-Aldaketa.
  6. Aldapa Behekoako igerileku txikiko ur kontsumoa erregularizatzeko eskaera.
  7. Oiartzungo Udala eta IZFE, S.A.ren arteko hitzarmenaren luzapena.
  8. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  9. Eskari-galderak.

Gehigarriak

Otsaileko udalbatzarra egingo dute bihar