Bihar egingo dute 2024an jaiotako haurren familientzat informazio bilera.
Urmendi Haur Eskolak datorren ikasturteko matrikula epea irekita du. Apirilaren 30era bitarte izango dute gurasoek euren haurrak udal ikastola partzuergoan apuntatzeko aukera. Proiektuaren eta 0-3 urte bitarteko haurrentzat eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren berri emateko informazio saioak ere antolatu dituzte. Bihar, martxoak 12, egingo dute 2024an jaiotako haurren gurasoena (ertainak), 17:00etan Urmendin bertan (Maria Garaiar plaza, 2).
2025ean jaiotakoena (sehaskakoak) apirilaren 9an egingo dute, 17:00etan hau ere.
Harremanetarako eta informazio gehiago eskuratzeko, Urmendi Haur Eskolarekin jarri daiteke harremanetan: 943 26 00 86; urmendi@ouip.ikastola.eus.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika