Martxoko ohiko udalbatzarra egingo du Udalak asteazkenean
Arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko Areto Nagusian.
Oiartzungo Udalak ohiko bilkura egingo du datorren asteazkenean (martxoak 26), arratsaldeko 18:00etan udaletxeko Areto Nagusian. Ohikoa baino gai-zerrenda luzeagoa izango dute oraingoan. Tartean, Udal barruko I. berdintasun Plana edota etxebizitza tasatuak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa izango dituzte aztergai.
20 puntu izango dira guztira:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Haur eskolaren inguruko mozioa (EAJ/PNV).
- Udalerriko hiri-garbiketako eta udal-hondakinen bilketa eta garraio zerbitzu kontratua.
- Construcciones Lantegui S.Aren izenean sortutako 2024/02 epeko ura- estolderiaren ordainagiria ezeztatzea eta Urkiondo Ekolur S.Lri ordainagiri berria sortzea.
- Artikutzako bidea 4, Txabola (07/046 lursaila), Jose Mª Tellechearen ordainagiria ezeztatu eta Mª Luisa Oiartzabali ordainagiri berria sortzea.
- ABB Niessen enpresan egindako ur kontsumoa.
- Coprop Mendiburu 2ren izenean atariko obra egiteko baimenari lotutako zerga eta petxaren bikoiztutako kitapenak baliogabetzea.
- ZINUR GAIN SLren izenean sortutko Landalurreko Ondasun Higiezinen zergaren ordainagiriak baliogabetzea.
- 973/2024 protokolo zenbakia duen gainbalioaren berrikuspena eta badagokio, diru itzulketa.
- Intzensoro bidea 1 etxea eta lurrei dagokion OHZko 2022, 2023 eta 2024, urteetako ordainagirien berrikuspena eta badagokio, diru itzulketa.
- Mª Concepciòn Pampliegaren izenean sortutako ura-estolderiaren 2024/02 eta 2024/03 ordainagirien berrikuspena eta badagokio, diru itzulketa.
- Talaia poligonoa 6, 1. solairuan dagoen Ishdara yoga eta pilates zentroari dagokion ura estolderiaren ordainagiriaren berrikuspena eta badagokio, diru-itzulketa.
- 902/2024 Protokolo zenbakia duen gainbalioaren berrikuspena eta diru-itzulketa.
- Kreditu aldaketaren onarpena.
- Auto-taxiz garraiatzeko zerbitzuaren 2025. ekitaldiko hiri tarifen onarpena.
- Udal barruko I. berdintasun planaren onarpena.
- Oiartzungo udal araubideko etxebizitza tasatuak arautzeko udal ordenantzaren aldaketa.
- Urmendi aparkalekuaren sarreraren konponketa lanak Onura Publikokoak Izendatzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak