Ipuin kontaketa ostiralean, Lur Kortaren eskutik

Lau urtetik gorako haurrentzat izango da saioa.

Manuel Lekuona Udal Bibliotekak ipuin kontaketa saioa eskainiko du ostiralean, martxoa 28, arratsaldeko 17:00etan. Lur Kortaren eskutik, lau urtetik gorako haurrei zuzendutako saioa izango da, haurrek ipuinez gozatzeko aukera paregabea eskainiz.

Saioa atsegina izateko, ohiko gomendioak gogorarazi dituzte antolatzaileek. Puntual joateko eskatu dute, haurrek etenik gabe ipuinez gozatu ahal izateko. Bestalde, bibliotekan ezin denez gan, merienda saioaren aurretik edo ondoren egin beharko da.

 

Gehigarriak

Ipuin kontaketa ostiralean, Lur Kortaren eskutik