Landetxeko sarrera salmenta plataforman aldaketak

Funtzionamendu berdina izango du eta erabiltzaileek pasahitza berritu beharko dute.

Landetxeko pelikula, ikuskizun eta ekintzetarako sarrera eta gonbidapenak kudeatzeko plataforma aldatu du Udalak. Beste enpresa baten programa informatikoa erabiltzen hasi da, baina webgune bera da (sarrera.oiartzun.eus) eta funtzionamenduan herritarrek ez dute aldaketarik antzemango.

Erregistratuta zeuden herritarrek ez dute erabiltzaile berria sortu beharko, aurreko plataforman erabiltzen zuten bera izango baita. Aldaketa bakarra pasahitzean egin beharko dute, kode hori ezin baita plataforma batetik bestera pasa. Horregatik, lehen aldiz programa berrian sartzean pasahitza eguneratu beharko dute.

Erositako sarrerek balio dute

Antolatuta dauden ikuskizunetarako sarrerak aurretik erosi zituztenek ere arazorik gabe erabili ahalko dituzte aretora sartzeko, inongo aldaketarik egin behar izan gabe.

Gehigarriak

Landetxeko sarrera salmenta plataforman aldaketak