Apirileko ohiko udalbatzarra egingo du Udalak asteazkenean

Arratsaldeko 18:00etan izango da, udaletxeko Areto Nagusian

Oiartzungo Udalak ohiko bilkura egingo du datorren asteazkenean (apirilak 30), arratsaldeko 18:00etan udaletxeko Areto Nagusian. Hileta eta omenaldi zibilen ordenantza berriari hasierako onarpena ematea aurreikusi dute. Beste lau gai ere jorratuko dituzte, honako hauek:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. Larraburu bidea 2, Ezkontzegi baserriko 2024/02 epeko ura-estolderiaren ordainagiriaren berrikuspena.
  3. Hileta edo omenaldi zibilak arautzeko ordenantza. Hasierako onarpena.
  4. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  5. Eskari-galderak

Gehigarriak

Apirileko ohiko udalbatzarra egingo du Udalak asteazkenean