Galtzaraberriko presa eraisteko baimenak eman ditu Udalak

Dentro de las medidas aprobadas en el marco de la normalización del euskera, las noticias municipales se publicarán en euskera. El/la ciudadano/a que desee la explicación en castellano puede enviar un mensaje a la siguiente dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Por otro lado, siendo usted usuario/a de Internet, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía.

https://www.euskadi.eus/itzultzailea/

Karrika errekako habitat naturala kontserbatzeko, lehengoratzeko eta uraren ekosistema hobetzeko Galtzaraberriko presa eraisteko lanak abiatuak daude. Presa kenduta, arrainen migraziorako oztopoa kentzea da helburua.

Udalak bigarren fasea hasteko baimenak eman dizkio aurten Gipuzkoako Foru Aldundiko Lan Hidraulikoen Zuzendaritzari. Bizi dugun larrialdi egoera dela eta, ordea, ezin daiteke aurreikusi noiz hasiko diren lan hauek. Lanek 171.189,29 €ko aurrekontua dute eta Europako FEDER planaren laguntza ekonomikoa.

Bigarren fasean, presaren eraiste osoa

Galtzabarreriko presak 32,50 metroko zabaleta eta lau metroko altuera zuen eta aspaldiko urteetan ez da erabiltzen. Lehendabiziko fasean, presaren eraiste partziala egin zen. Lehengoratzeko proiektuaren baitan, Urzelaietako zentral hidraulikoa ere eraitsi da.

Bigarren fasean, geratzen den presa zatia eraitsi, sarbidea konpondu, errekaren ibilgura sarbidea egin, ibilgua hondeatu, zubi zimendua lurreztatu, drainatze lanak eta ezponda babesteko harri-lubak jarriko dira.

Galtzaraberriko zubia bere horretan utziko da. Eremua Aiako Harria Parke Naturalaren barruan dago. 

Gehigarriak

Galtzaraberriko presa eraisteko baimenak eman ditu Udalak