Bidez Bide egitasmoa martxan da berriz

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Gizarte-Ongizate zerbitzuek Behemendirekin elkarlanean martxan duen Bidez Bide egitasmoa martxan jarri da berriz ere. Bidez Bide landa eremuan bizi diren adineko jendea edo mugikortasun arazoak dituztenak zerbitzuetara hurbiltzeko (enkargutara edo medikutara, adibidez) zerbitzua da. 

COVID-19ak eragindako larrialdi egoera dela eta, bertan behera geratu zen zerbitzua martxoaren 13an. Joan den astetik, berriz zerbitzua martxan jarri da. Zerbitzu honen beharra duten erabiltzaile berririk  balego, Gizarte-Ongizate sailarekin jarri beharko dute harremanetan (telefonoa: 943 49 05 52).

Arratsaldeetan, aisialdirako Bidelagun zerbitzua eskaintzen zuten landa eremuan Udalak eta Behemendik. Zerbitzu honek etenda jarraitzen du larrialdi egoerarengatik. 

Gehigarriak

Bidez Bide egitasmoa martxan da berriz