Kuadrillategin izen-ematea martxan dago

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Kuadrillategi egitasmoa martxan jarriko da ikasturte honetan ere DBH 1 eta 2. mailako gaztetxoentzat. Oiartzunen erroldatuak edo Oiartzunen ikasten duten gaztetxoek parte hartu ahal izango dute aisialdian euskararen erabilera ohiturak sortzea helburu duen egitasmo honetan.

COVID19aren osasun larrialdi egoera dela eta, Kuadrillategiren ohiko funtzionamenduak aldaketak izango ditu. Beharrezko osasun neurriak hartuta gauzatuko da egitasmoa eta unean uneko egoerara moldatuko da.

Orain, izen-emate garaia izango da hilaren 30a arte. Aurten, izen-emateak on-line egin beharko www.oarsoarrak.eus webgunean.

Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneko hezitzaileak izango dira aurten ere dinamizatzaileak. Datozen egunetan, Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Institutuan aurkezpena egin eta egoera berezi honen inguruan egon daitezkeen zalantzak argituko dituzte.

Gehigarriak

Kuadrillategin izen-ematea martxan dago